XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

g. Ganbelu baten hezur bat eclipta prastata landarearen uretan sartzen da, gero erre, eta hortik ateratzen den margogaia ganbelu hezurrez egindako kutxa batean gordetzen da.

Besteak erabiltzen duenaren borondatearen menpe jartzeko ahalmena duen margogai guztiz garbi eta osasuntsu bat da begietarako.

Halkoi, putre eta indioilar hezurrez egindako margogai batek ondorio berdinak ekartzen ditu.

Hemen amaitzen da besteen borondatea menperatzeko moduari dagokiona.

Seksu indarra hartzeko baliabideak dira: a. Seksu indarra hartzen da azukrez, uchchata landare zuztarrez, piperrez, chabaz eta erregalizez nahasturiko esnea edanaz.

b. Ondorio berdinak lortzen ditu aker baten edo ahari baten barrabilean irakindako azukrez nahasturiko esneak.

c. Emaitza antzekoak lortzen dira esnearekin nahasturiko hedaysarum gangeticumarekin, kshirikaren kuiliarekin.

d. Acharyen esanera, trapa bispinosa, kasurika, jazmin toskarra edo erregaliz ale edo zuztarrak aletzen badira kshirapoliarekin batera eta hautsa su motelean irakindako esne azukretuarekin eta gheekin nahastuz ateratzen den jarabea edaten bada, hori egiten duena zenbatu ezin ahala emakume dastatzeko moduan aurkitzen da.

f. Emaitza berdina lortzen da arroza kurloi arraultzekin nahastuz eta esnearekin irakin ondoren ghee eta eztia erantsiz behar adina edaten bada.

g. Emaitza berdinak lortzen direla diote baba, gari irina, trapa bispinosa eta kasurika fruituak erantsiz, esne azukreztatua eta gheerekin irakindako eta kurloi arraultzez bustiriko sesamo ale azalak hartuz gertatzen den nahasturarekin.

h. Nahas gheea, azukrea eta erregaliz zati berdinez, hinojo eta esne urarekin.

Edari hau santutzat eta balio handikotzat jotzen da seksu indarrerako, osasuntsua eta gusto atseginekoa.